2011/11/09 20:00 - 22:00

HIZKUNTZA, BIDEAK ETA ZUBIAK

IRIZAR JAUREGIAN, Bergara
Hizlaria JON SARASUA izango da. Jon Sarasuak ahots propioa du euskalgintzan. Jende askorentzat bertsolari gisa ezaguna bada ere, urte dezente dira jendaurreko bertso-saioak utzi zituela. Orain irakasle dabil HUHEZIn eta, horrez gain, hainbat kooperazio-egitasmotan sartuta dago, besteak beste Garabide elkartearen bidez. GARABIDE Kooperazio era berria egiten duen elkartea da Garabide. Esperientzien elkarbanaketan oinarrituriko lankidetza. Kooperazioa laguntza asistentziala izan ez dadin herri batek ez du galdetu behar bakarrik zenbat diru daukan emateko, baizik eta beste hau: ze esperientzia daukan herri gabetuekin konpartitzeko. Hortik sortzen da kooperaziorik duinena eta aberatsena. Ze esperientzia multzo dauka Euskal Herriak elkarbanatzeko? Zalantzarik gabe, bere nortasunaren bizi-ahalegina eta horretarako garabideen esperientzia behintzat hor dauka. Hori herri gabetuekin konpartitzen asmatzea berebiziko ekarpena izan liteke kontinente guztietan garapenerako lankidetzaren arloan. Bidelagun nahi zaituztegu. Garabide Elkarteak ateak zabaldu nahi dizkizue gutxietsitako hizkuntzaren errekuperaziorako eta zuen herriaren identitateari eusteko hainbeste lan egin duzuen eta egiten ari zareten guztiori, Euskal Herrian eta munduko edozein herritan. Hau zuen wengunea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak