2011/05/15 00:30 - 03:30

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:MAIATZAK 14 WILLIS DRUMMOND + SUMMISION CITY BLUES

bergarako gaztetxia, Bergara
Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien barnean, WILLIS DRUMMOND eta SUMISION CITY BLUES taldeak Bergarako gaztetxean ariko dira datorren Maiatzak 14 Larunbata gaueko 22:30etan. Iparraldeko Willis Drummond talde indartsuak "Istanteak" izeneko hirugarren diskoa aurkeztuko du . "Anthology", taldearen izen bera daraman bigarren diskoa eta "Zuzenekoak" kaleratu ostean, Bidehuts plataformaren bitartez lan berria kalean da dagoeneko. Beste inork ez bezala, post-hardcorea eta hard-rocka (!!) nahasten dituzte.Askok esan dute Euskal Herriko zuzeneko indartsuena eta irmoena dutela; eta ez da gutxiagorako. Entzun, ikusi eta K.O. eginda geldituko zara! SUMISIÓN CITY BLUES (Gasteiz, EH) MinkDeville eta Cicatriz-en arteko ezinezko nahasketa. Tradizio fineneko ortodoxia eta gitarreo eleganteak azidoa bailiran begietatik sartzen. Lokatz eta zikinkerizko hitzak ahots mingarriz gure bizkarrak behin ta berriz gaztigatuz. Countrya batzutan, blues zikina besteetan erritmo dantzagarri batzuetaraino zukutuaz, baina beti dotore, beti zikin. Estreineko lanaren ataritan lehen aldiz Bergaran Gasteiztik datorren banda. Esana nahikoa ez balitz, jakin dezazula taldea Obligaciones-tar Pelak eta Antik, LosPadrinos-tar Davidek, SextySexers-tar Josebak eta KikePenike bajistak osatzen dutela. Kontzertua zuzenean entzuteko aukera izango da Txapa irratiaren bidez. FM-an entzuteko, 97.25 sintonizatu beharko da Bergara inguruan, eta internet bidez, http://www.txapairratia.org/ webgunearen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak