2011/03/04 01:00

Antzerki tailerra: izena emateko epea

Antzerki tailerra: izena emateko epea
Musika eskola, Bergara

Bergarako Musika Eskolak Antzerki tailerra antolatu du eta martxoaren 12a eta apirilaren 2a bitartean, larunbatetan, goizeko 10etatik 13:00tak bitartean burutuko da.

Eskola honek esperientzia haundia du, musika formatuan,  era hauetako antzelanetan. Oraingo honetan, aurrera begirako proiektuetarako  eta lan eremu berri bat sortu asmoz,  apustu berri hau egin du.

15 urtetik gorakoentzat bideratuta dago eta interesa duzuen guztiok martxoaren 4a bitartean, izena emateko aukera izango duzue ondorengo telefonora deituz 943.76.57.80 edo idazkaritza@bme.e.telefonica.net era idatziz. 

Tailer honen kuota  eskolako ikasle eta bazkideentzat 35€takoa eta gainontzekoentzat 50€takoa da.

Oinarrizko baliabide eta  teknikak erakusteaz Aitziber Garmendia aktorea arduratuko  da. Aktore gaztea baina esperientziadun haundiko da. Zaldiabian jaiotakoa (1982), 13 urterekin Beasaingo antzerki taldeetan hasi zen.  Konpaini desberdinetako hainbat antzerki lanetan parte hartu du eta baita, hain ospetsuan den ETB1 eko “Martin” telesaioan eta “Sukalde kontuak” pelikulan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak