2011/02/04 23:00
Sinopsia:
Maritxu eta Bartolo ezizenekin gazte bik txatean topo egingo dute. Denbora batez internet bidez komunikatzen egon eta gero zita egitea erabakiko dute. Non eta opera bateko biltegi zaharrean pasatuko dute gaua elkarrekin. Bertan aurkitutako elementu guztietaz baliatuta bikotea jolasean arituko da. Bartolok kantuz iturria munduan zehar aurkitu nahi duen bitartean, Maritxuk sexuarekin gozatzeko asmoa dauka. Bata bide batean, bestea beste bidean, baina topo egingo al dute inoiz?
Antzerkiak eta dantzak bat egiten dute antzezlanean. Bi aktore taula gainean eta ezustekoz beteriko komedia. Eromenezko erritmoak munduan eta denboran zehar garraiatuko du ikuslea antzerki-bidaia-komiko honetan: klasikotik futuristara, musikaletik dramara, beldurrezko eszenetatik epikoenetara, egoera absurdotik errealismora, patetismotik hunkigarritasunera, beti ere komedia nagusi dela.
“Maritxu, nora zoaz” kanta ospetsua abiapuntu, umorezko maitasun eta erotismo istorio honek gure erokeriak itsututa begien aurrean dugun hori ikusten uzten ez digula kontatzeaz gain, helduek batzutan jolasaren zentzua ez galtzearen beharraz ohartzen digu.
Informazio gehiago: www.glugluproducciones.com
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.