2011/01/24 - 2011/03/11 01:00

III. Musika Moderno Lehiaketa

Bergara

    1.- Musika eskoletako talde modernoentzako lehiaketa da. Talde hauek ez dira profesionalak izango; gehienez, irakasle batek parte hartu dezakeelarik.

    2.- Eguna: 2011ko apirilaren 10ean

    3.- Modalitate bakar batera mugatuta dago. Musika modernoa (Pop, Rock, Blues, Soul, e.a.)

    4.- Aurkeztutako abestiak propioak edo beste autore batzuenak izan daitezke.

    5.- 3 abesti aurkeztu beharko dira.

    6.- Antolatzaileak teklatua, bateria, pianoarentzako anplifikadorea, bajuarentzako anplifikadorea, gitarrarentzako 2 anplifikadore eta 2 mikrofono (shure) jarriko ditu. Beste musika tresnak talde bakoitzak ekarriko ditu. Talde bakoitzak zehaztu beharko du zein material behar duen.

    7.- Izena emateko epea 2010eko Urtarrilaren 24tik martxoaren 11ra bitartekoa izango da.

    8.- Parte hartzeko, erantsita dagoen inskripzio orria bete behar da.

    9.- Sariak:

  •  

      1go Saria: 400€

  •  

      Publikoaren Saria: 200€.

    10.- Inskripzio guztiak jaso eta gero, bidaliko zaizue bakoitzaren saioaren ordutegia.

    11.- Epaimahaia 2 irakaslek osatuko dute; eskola partehartzaileen artean zozketatuko dira irakasleak. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta lehiaketa bukatu bezain laster erabakia zabalduko da.

    12.- Matrikula: 40€ (etorritakoei bueltatuko zaie)

    13.- Inskripzio orria berarekin batera honako hauek bidaliko dira:

             -NAN fotokopiak

  • Hurrengo kontuan egindako ordainketaren agiria

     KUTXA 2101  0070 83  0003023405

  • Agiri horiek guztiak helbide honetara bidaliko dira:

      BERGARAKO MUSIKA ESKOLA

      “MUSIKA MODERNO LEHIAKETA”

      Espoloia z/g

      20570 BERGARA (GIPUZKOA) 

      Tfno/Fax: 943 765780

    14.- Antolamendu arrazoiak direla eta, partehartzaile kopurua mugatua izango da (10 talde). Eskaera kopuruak muga hori gainditzen badu onarpena inskripzio ordenaren arabera egingo da.

    15.- Lehiaketa honetan parte hartzeak araudi hauek erabateko onarpena dakar.

16.- Ekitaldi guztiak publikoak izango dira eta Bergarako Zabalotegi Aretoa  izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak