2010/11/25 - 2011/01/07 13:00

Amodiozko Gutunen XIX. Lehiaketa

BERGARAKO JARDUN EUSKARA ELKARTEA, Bergara

BERGARAKO AMODIOZKO GUTUNEN XIX. LEHIAKETA OINARRIAK 1- Lehiaketa honetan 1996an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake. 2- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. 3- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan. 4- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali. Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean. 5- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira: Amodiozko Gutunen XIX. lehiaketa Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g 20570 Bergara posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org Informazio gehiago: web orrian (www.jardun.net) Telf: 943763661-943760819 eta blogean (goiena.net/blogak/jardun). 6- Lanak jasotzeko azken eguna 2011ko urtarrilaren 7a izango da. 7- Sariak honako hauek izango dira: • 1. saria: 500 euro • 2. saria: 250 euro • Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke). • 26 urtetik beherakoen onenari saria: 100 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke). • 50 urtetik gorakoen onenari saria: 100 euro. Epaimahai nagusiak emango du saria (1. 2. edo Bergarar onenaren saria 50 urtetik gorako norbaitek lortuko balu saria hurrengo beterano onenari emango litzaioke). 8- Sari ematea otsailaren 14an, astelehena, San Balentin egunean egingo da, Bergarako kultur etxean, iluntzeko 19:00etan. 9- Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz. 10- Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak