2010/11/18 18:30

Santa Zezilia

Kalejira, Musika Eskolatik, Bergara

Musika Eskolak musikarien eguna ospatuko du, Euskal Herriko hainbat musika eskolarekin batera.

Gazte bandak kalejira egingo du. 17:30ean abiatuko da Musika Eskolatik, eta kaleetatik pasatu ondoren, plazara abiatuko da. Eskolako ume guztiak atzetik joango dira kantuan.

Plazara iristerakoan, Eskolako bi abesbatzek, hasiberriena eta haurrena, guztira 150 haur, saioa egingo dute, eta segidan txokolatea banatuko diete joaten diren guztiei.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak