2010/06/22 21:00 - 22:00

JARDUNEK ANTOLATUTA UDAKO SOLSTIZIOAREN INGURUKO HITZALDIA ARITZA BERGARAREN ESKUTIK

KULTUR ETXEA, Bergara
Aritza Bergara Alustiza (Sestao, Bizkaia, 1972 - ) idazlea eta euskal kulturari lotutako ekimen berrien sortzaile eta bultzatzailea da. Sestaon antolatutako Txalaparta Eguna ezberdinetan eta herri horretan egiten den Euskal Jaiaren antolakuntzan parte hartu du. Abanto-Zierbenako Musika Eskolako sortzaile eta irakaslea da, Portugaleteko Elai-Alaik antolatutako Euskal Musika Tresnen Eskolako irakaslea ere, Gernikako Segundo Olaeta Musika Eskolan bezala. Euskal musika tresnen ezberdinen eskolak ematen urte asko daramatza. "Zugarramurdi" euskal musika tresnen taldearen eta “Albokale” albokarien bandaren sortzaile eta partehartzailea izan da, ehunka aktuazioak egin ditu bai Euskal Herrian eta atzerrian ere (Frantzia, Italia, Alemania, Austria, Irlanda, Espainia, Eskozia, Txile...) Lehenengo Folklore Azokan parte hartu du –stand bakarra mitologiari buruz-. Hori dela eta, bai bera, bai Adarmendi Elkartea askotan euskal herriko herri ezberdinetik deituak dira herri musikari buruzko ikastaroak edo mitologiari buruzko hitzaldiak burutzeko. Beste aldetik, eta koordinatzailearen ibilbidea gainbegiratzean, honako lan hauek azpimarra ditzakegu: • “Mitologika” bildumaren hiru liburuen idazlea (30.000 ale baino gehiago salduak) • Euskal Mitologiari buruzko aholkularitza lanak Mungiako Udaletxeko Kultur Sailarentzako. Olentzeroaren etxean –euskal mitologia, ohiturak eta sinesmenen zentroa- agertzen den kanpoko informazioaren idazlea. • “Orritz” Dantza Taldearen “Gauez gau” ikuskizunaren gidoiaren moldaketak. • Kukubiltzok antolatutako “Akelarre” ikuskizunaren idazle-gidoilaria. Bakion, 2006ko ekainaren 23 egindakoa. • Balmasedako Euskal Mitologia interpretatzeko zentroaren informazio arduraduna. Bertan ikusi daiteke filmaren istoriogilea, eta webgunearen edukiaren idazlea, pertsonaien fitxa, … 2006. • Gordexolan 2005ko eta 2007ko Gabonetan antolatutako “Gaurik luzeena” eta “Opari” ikuskizunen idazlea eta ko-zuzendaria • Ehunka hitzaldi Euskal Mitologia eta Herri Musikari buruz (Udako Euskal Unibertsitatean esaterako) Euskal Herria osoan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak