2010/03/02 19:30

Hitzaldia: "Hiperaktibitatea eta arreta gabezia"

Aranzadi ikastola, Bergara
Gero eta gehiago dira hiperaktibitatearekin ala barik arreta gabezia nahastea pairatzen duten haurrak eta zaila egiten zaigu trataera egokia ematea. Horregatik, ADAHIgi (Asociación de Deficit de Atención con Hiperactividad de Guipúzcoa) erakundearekin jarri gara harremanetan eta irakasleei, alde batetik, eta gurasoei, bestetik, nahaste hau zer den, nola tratatu… laguntza eta aholku ematea eskatu diegu. Izan ere, askotan umea mugitua dela, bihurria dela uste dugu eta ez dugu antzematen atzetik beste arazo batzuk daudela. ADAHIgik nahaste hau detektatzen lagunduko digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak