2008/06/05 20:00

Himalayaren gaineko erakusketa eta mandala saioa

Aroztegi aretoa., Bergara
Mundumira jaialdiaren barruan, 'Himalaya, la puerta hacia Shambala' delako argazki erakusketa egongo da Aroztegi aretoan. Juan Ramón Llavoriren argazkiak dira. Eguenean, hilak 5, inauguratuko dute, eta ondoren, Bakearen Mandala egingo dute Bylakuppeko Sermey Tsangpa Khangtsen monje tibetarrek. Eguenetik egubakoitzera mandala egingo dute, tibetar tea eta bertako arroza eskainiko dute eta tibetar artisautza erosteko aukera egongo da. Bergaran dauden bitartean bakearen aldeko otoitzak eta hausnarketak egingo dituzte, hondamendi ekologikoen aurka, munduko gosea desagertu dadin eta bakearen alde. Gainera, bere kantu sakratuak entzuteko aukera ere izango dugu; doinu harmoniko eta sakonek barneko ongizatea eragingo digute. Ordutegia: lanegunetan, 18:00-20:30; zapatuan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta domekan, 12:00-14:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak