2010/06/28 - 2010/07/03 11:00

EUSKARAZKO IRAKURZALETASUNAREN ASTEA

, Bergara
HELBURUAK Egitasmoaren helburu nagusia euskal irakurketa sustatzea da. Honen bidez, euskararen erabilera gozagarria bultzatu nahi dugu. Egitasmo honek, kulturak eman dezakeen plazeraren aldarrikapena egiten du eta euskara bihurtzen du bi kontzeptu horien arteko lokarri. Azkenik, liburuen ekoizpena eta salmenta areagotzeak, egitasmo honen moduko, edo antzeko, beste askoren ekarpena behar dutela. Beraz, egitasmo honek horretan ere eragin nahi du, euskal idazleek sortzen jarrai dezaten sustatzeko. HAURRENTZAT IPUIN KONTAKETA Ekainaren 28an arratsaldeko 17:00etan Agorrosineko kanpoko igerilekuan haurrentzat ipuin kontaketa Leire Iruin-en eskutik. * Eguraldi txarra eginez gero S. Martin plazako arkupetan ASTE GUZTIAN ZEHAR ELKAR MEGADENDAN EROSTEN DIREN EUSKARAZKO LIBURUAK ERDI PREZIOAN FUNTZIONAMENDUA Ekainaren 28tik uztailaren 3ra Bergarako Elkar Megadendan euskarazko liburuak (haur, gazte zein helduen literatura) merkeago eros ditzakezu. Aste honetan zehar, euskarazko literatur liburuak erosterakoan, liburu saltzaileak emandako erosketa txartela JARDUNeko bulegora ekarri eta % 50a abonatuko dizugu liburu bakoitzeko (gehienez 2 liburu/pertsonako) .
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak