, Bergara
Aranzadi ikastolak Kilometroen aldeko mendi asteburua antolatu du. Gaur, barikua, Alberto Ilurrategi mendizaleak Nire Himalaya ikus-entzunezkoa aurkeztuko du 22:00etan, Unedeko areto nagusian. Bihar, zapatua, Euskal Herrien arteko Euskal Jokoen 4. jaialdia egingo dute 17:00etatik aurrera, Aranzadi ikastolako jolas lekuan eta etzi, domeka, Urkulura itzulia izango da, bizikletan. Bi ibilaldi daude: bata, 25 kilometrokoa eta, bestea, 35ekoa. Irteera Aranzadiko patiotik izango da, 09:30ean.
Hizkuntza: Euskara