2006/09/23 02:00

Eguzki erlojuak eta magia zientifikoa

, Bergara
Eguerdiko 12tan hasita, Esteban Esteban Astronomiako irakasle sestaotarrak berak asmatu eta egindako eguzki erlojuak ipiniko ditu Seminarioko patioan. Erakusteaz gain, Estebanek erlojuen funtzionamenduaren inguruko azalpenak emango ditu gerturatzen dien guztiei. Euria bada plazako arkupetan egongo dira erlojuak ikusgai. Arratsaldeko 7tan berriz, Agorrosineko aretoan, "Magia zientifikoa" saioa izango da, Ivanovich magoa eta bere laguntzailearekin. Magia eta zientzia nahasten dituen saioa da, zientzia era dibertigarri batean ikasi daitekeela erakutsiz. Sarrera doakoa da eta edozein adinentzat aproposa, bai txiki txikienentzat, bai helduenentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak