Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ez da partidu ona izan, baina bergararrak arrasatearrak baino gehiago izan dira eta irabazi egin dute partidua, 42 eta 30ko emaitzarekin. Lehen zatian berdindu xamar izan da partidua, baina bigarren zatian igarri da Ford Mugarrikoak nekatuago zeudela eta Soraluce BKEkoek zuten dena eman dute. 19 eta 13 bukatu dute lehen zatia, eta markagailuari begiratu besterik ez dago gol-festa izan dela ikusteko. Intentsitate handiz jokatu dute bergararrek eta azkenean mailari eustea lortu dute.