Bergaratik Osintxurako sarrera-irteera itxita dago eurijasaren ondorioz. Ur-baltsa handia sortu da eta udaltzainek itxi egin dute sarrera hori. Hortaz, auzora sartu zein handik irtetzeko, auzoaren beste muturrean dagoen sarrera-irteera erabili beharko da.
Sarrerako ur-baltsa horrez gain, auzorako errepidean aurrera egin eta 200 bat metrora zuhaitza ere erori da errepidera eta bidea erabat itxi du.
Batean zein bestean Ul brigadako langileak lanean dihardute errepidea ahalik eta azkarren zabaltzeko.