Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bergararrek fideltasuna erakutsi eta Udal Pilotalekua bete egin zuten Aratusteetako kontzertuan, egubakoitzean. Udal Musika Bandaren hiru piezarekin hasi zen eta ondoren Orkestra Sinfonikoak beste bi jo zituen. Musikaren ostean etorri zen antzerkia eta urtero moduan herritar asko eta aurpegi ezagun asko ikusi ziren aktore lanetan. Aurten, gainera, bestetan baino bereziagoa izan zen kontzertu hori, batutako dirua Magali Muruamendiaraz neskatilarendako izan da-eta. Bestalde, Xabier Lete abeslaria ere gogoan izan eta amaieran Xalbadoren heriotza jo zuten.