Udalak 'Bergara.net' webgune berria estreinatu du

Imanol Gallego 2013ko abenduaren 9a

Plataforma modernoa da, erabilgarriagoa eta eduki berriekin osatua “Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen erakusgarri, lagungarri eta osagarri izan nahi duena”.

Orain arte bezala bergara.net helbidean ikusi daitekeen webgune berria herritarrari, behar desberdinen arabera bilatzen duen informaziora iristen lagunduko dioten hiru atal nagusitan banatuta dago. Horrez gain, gaika antolatutako menua ere badauka azpiko aldean. Herritarrak Udalarekin harremanetan jartzeko bide desberdinak eskaintzen ditu azalean bertan: Udalarekin online egin daitezkeen tramiteetara sarrera, herritarrek inzidentziak eta abisuak helarazteko tartea eta herritarren postonzia.
 
Era berean, interesekoak diren hainbat esteka jartzen dizkio eskura herritarrari, hala nola, eguraldiaren informazioa, garraioa, farmaziak edota hainbat instalakuntzaren erabilerari buruzko informazioa.

Sare sozialen presentzia

Webgune berriak herritarrekin harremanetarako kanala izan nahi duenez, sare sozialek ere presentzia handiagoa dute bertan. Lehen orrialdean bertan @BergarakoUdala Udalaren Twitter kontu ofizialak leiho propioa dauka, eta Udalak kontuak dauzkan gainontzeko sare sozialetara ere -pinterest, facebook, youtube...- estekak eskaintzen ditu era errazean iristeko moduan.

Diseinu berriari esker, ordegailuan ez ezik, webgune berria telefono mugikorren bidez ere kontsultatu ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak