Edurne Erañak, adibidez, formatu txikiko sei koadro erakutsiko ditu Dixula tabernan. Horiekin batera, metro koadro bat inguruko azalera duen lana ere jarri du. Paisaia ezberdinak erakusten dituzte Erañaren lanek eta abendu guztian gozatu ahal izango da aurrez-aurre bizi gabeko eremu horietaz.
Horiekin nahikoa ez duenak Hamaika tabernatik egin dezake osteratxoa, gai bera landu baitu Marilu Unzurrunzagak zazpi koadrotan. Hauek ere hilabete bukaera arte egongo dira tabernan.
Raizabal gozotegian asteburu honetan jarri dituzte Aintzane Conde, June Martin eta Markel Martinen bederatzi lan. Urtarrila amaierara arte egongo dira hiruen koadroak Raizabalen.
Argazki taldearen lanak
Juan Gonzalezek Pol-Pol tabernan ditu bere lanak ikusgai. Eta, amaitzeko, Bergarako argazki taldeak ere bere lanak herritarren esku jarri ditu Nahikari tabernan.