Antzezlanaren izenburua bera da froga, “hitzen balioa” berbetatik jota gauzatutako deformazioa, eta hain zuzen, hitzen izate eraldatzailearekin egiten da jolas Begiradak taldearen antzezlanean.
Hiru antzezle –Esti Curiel, Leire Ugarte eta Hosdei Untzueta – eta eszenatokia ia hutsik, marko baten osteko besaulki bat eta koadro zuri bat eskegita duen eskailera salbu. Elementu horiek eta ikusleek, sarreran antzezleek eurek emandako oihal zati bat eskuan, horiexek tresna guztiak, antzezlana hitzez baitago josia ia osorik, ez beste ezerrez. Zapia da, hain zuzen, une baten begiak estali eta hitzak bakarrik entzuteko.