Manuel Gabilondo: "Kutxak, argizaiolak, figurak...60 lan baino gehiago erakusgai ditugu"

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 7a, 13:11

Taila Eskolako ikasleek euren lanak aurkeztuko dituzte aurten ere Aroztegi Erakusketa Aretoan. Abenduaren 5ean ireki zuten erakusketa eta 22ra arte izango dira ikusgai egurrezko artelanak. Manuel Gabilondo Taila Elkarteko presidentea da eta erakusketaren nondik norakoak kontatu dizkigu.

Zein da erakusketaren helburua?
Urtean zehar egiten ditugun lanak aurkeztea da gure helburua. Urte guztian zehar, egunero elkartzen gara eta gure lantxoak egiten ditugu. Gainera, ikastaroa ere antolatzen dugu eta ikasleek ere euren lanak erakusten dituzte.

Zenbat lan izango dira ikusgai?
60-70 lan izango dira ikusgai. Denetarik egono da gainera, kutxak, erlojuak, figurak, argizaiolak, kuadroak...

Berrikuntzarik aurtengoan?

Bai, aurten erakusketan, egur desberdinak izango ditugu ikusgai. Egur taula desberdinak ekarri ditugu ikusleek bereiz dezaten egur mota bakoitzak dituen gora behera guztiak. Erakusketaren barruan egur moten erakusketa txikia egongo dela esan daiteke beraz.

Eta zuek, zein egur erabiltzen duzue lan egiteko?
Ba denetarik, haritza, pagoa, gaztainia...


Erakusketa bi astekoa izango da
Bai, beste urte batzuetan astebetez izan ditugu gure lanak ikusgai, baina aurten Udalaren laguntzaz bi astetan izango dugu, abenduaren 6tik egubakoitza, 22ra arte, domeka. Iaz, jende asko etorri zen erakusketara, 1400 pertsona gutxi gora behera, ia aurten ere jendea animatzen den eta Aroztegira hurbiltzen den.

Elkarteari dagokionez, noiz sortu zenuten?

Ba estatutuak duela 10 bat urte egin genituen, baina aurretik ere elkartzen ginen. 35 bat kide gaude, gehienok erretiratuak gara eta tabernan egon beharrean, ba egunero hemen elkartzen gara eta lantxo batzuk egiten ditugu. Ikastaroa ere izaten dugu, adibidez, momentu honetan taila ikastaroa martxan jarri dugu, maiatzera arte luzatuko da eta nahiz eta martxan egon nahi duen orok parte har dezake. Eguaztenero izaten da 18:00tatik 20:00tara.

Herrian zaletasuna dago?
Nik uste baietz. Gainera, geroz eta gehiago landu, geroz eta lan hobeak ateratzen dira eta gauza politak egiten ditugu, gero familiakoen artean banatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak