Zarauzko lasterketa mistoak 32. edizioa bete zuen joan den asteburuan, eta Debagoieneko lasterkari mordoa batu ziren bertan. Bikote bat, baina, podiumera igo zen, Mikel Muxika bergararrak eta Ainhoa Sanz urretxuarrak osatu zutena. Lasterketa irabazteaz batera, probako errekorra ere ondu zuten, marka ederra ezarrita (26.59). 800 bikote batu zituen 7,5 kilometroko lasterketak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.