Gabonetako saskibaloi torneoan izen-emateko epea irekita jada

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 5a, 10:30

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere, Gabonetako saskibaloi torneo antolatu du Bergarako Kirol Elkarteak. Gabonetako 3x3 txapelketa Udal pilotalekuan ospatuko da abenduaren 26 eta 27an. Izen-emateko epea irekita dago jada eta hile honen 18ra arte egongo da zabalik.

Ordutegiari dagokionez, benjamin eta haur mailako jokalariek goizean eta arratsaldean jokatuko dute, 10:00tan eta 16:00tatik aurrera. Kimu mailakoei dagokionez, abenduaren 27an jokatuko dute 10:00tatik aurrera.
Haur mailako gabonetako torneoari dagokionez, Labegaraietako Kiroldeagian ospatuko da abenduaren 28 eta 29an.

Torneoko prezioak

Izen-ematerako orduan, inprimaki bat bete beharko dute interesatuek. Bertan jokalarien datuak batuko dira, besteak beste izen-abizenak, telefono zenbakia... gainera, adin txikiko parte hartzaileen kasuan,  gurasoek sinatu beharko dute inprimaki hori, euren baimena luzatuz. Talde bakoitza, lau jokalariz osatua egongo da.

Prezioei dagokionez,  10 euroko transferentzia egin beharko dute interesatuek inprimakian aipatzen den Kutxabankeko kontu zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak