La Papa Antzerki taldea, gure gizartean eragin eta herritarrentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratzen ditu antzezpenen bidez. Urtez urte, sentsibilizazio proiektuak aurrera eramaten dabiltza eta euren apustua, guraso elkarte, emakume gela, nagusiak eta beste hainbat erakunderekin kontaktu zuzena izan eta hausnarketara bultzatzea da. Hortaz, antzezpen desberdinen bitarteaz, eta adin bakoitzera egokituz, hausnarketa bultzatzea dute helburu. Gainera, esperientzia handiko taldea da eta 2008tik antzezlan desberdinak aurkezten dihardute herriz herri.