Kontinental mailan korrituko dute, eta Aritz Arberasek jarraituko du prestatzaile fisiko eta kirol zuzendari lanetan. Eta orain, ikusi egin beharko da denboraldi txukuna egin ahal izateko ze aurrekontu duen proiektu berriak.
Euskadi Fundazioko presidente Miguel Madariagak aste barruan eman du jakitera ze txirrindulari izango dituen proiektu berrian. Eta, Mikel Aristi bertan izango da. Hala, Bergarako txirrindulariaz batera taldean jarraituko dute Carlos Barberok, Jon Larrinagak, Haritz Orbek eta Illart Zuazubiskarrek. Eta, taldera etorriko dira Victor Etxeberria (Naturgas amateur) eta Beñat Txoperena (Eki Sport-Gipuzkoa).
Kontinental mailan korrituko dute, eta Aritz Arberasek jarraituko du prestatzaile fisiko eta kirol zuzendari lanetan. Eta orain, ikusi egin beharko da denboraldi txukuna egin ahal izateko ze aurrekontu duen proiektu berriak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.