Erakusleiho lehiaketa deitu du Udalak

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 4a, 13:59

Herriko merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena eman beharrik gabe eta hilaren 9tik urtarrilaren 7ra bitartean (biak barne) erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.

Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera. Bestalde, establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira. Horrekin batera, erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz eta izei naturala ez erabiltzea erregutzen da. Halere, posible izango da lore haztegi edo loradendetan eskuratutakoak erabiltzea.

Sari ederrak banatuko dira

Epaimahaia Kultura Batzordeak, Bedelkar Bergarako merkatarien elkarteak eta Beart Bergarako arte elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute eta hiru sari egongo dira: 250 euro; 200 euro; eta 150 euroko bonoak, herriko komerntzioetan gastatzeko.

Lehiaketak irauten duen egunetan eskaparateak argiztatuta edukitzea komeni da, epaimahaiaren lana errazteko: dendak ixteko ordura arte lanegunetan eta iluntzeko 9ak arte jaiegunetan eta bezperatan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak