Taila erakusketa bihartik aurrera Aroztegi Aretoan

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 4a, 11:18

Taila Eskola eta Elkarteko lanak izango dira ikusgai abenduaren 22ra arte.

Hirugarren urtez, Taila Elkarteko kideek euren lanak herritarrei hurbildu eta urte osoan zehar eginiko artelanak erakutsiko dituzte. 60 lanetik gora izango dira. Denetariko lantxoak daude, argizaiolak, kutxak, figurak, koadroak... guztiak mimo eta pazientzia handiz eginikoak.

Aurten gainera, Udalaren laguntzaz, astebeteko erakusketa izan beharrean bi astekoa izango da eta antolatzaileek "iazko bisitari kopurua berdindu ta pozik" izango direla adierazi dute, izan ere 1.400 pertsona izan ziren Aroztegin egurrezko lan bikainetaz disfrutatzen.

Manuel Gabilondo Elkarteko presidenteak adierazi duenez, "geroz eta gehiago landu, orduan eta lan hobeak ateratzen dira. Gehienok erretiratuak gaude eta beraz, tabernan egon beharrean elkartean elkartu eta han pasatzen dugu denbora". Taila eskola ere martxan dagoela adierazi zuen "halaere, nahi duen orok parte har dezake". Ikastaroa eguaztenetan izaten da 18:00tatik 20:00tara Zabalotegin duten lokalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak