Laburmetraiak, txapak eta lehiaketak Miguel Altuna institutuan

Jagoba Domingo 2013ko abenduaren 3a

Bergarako Miguel Altuna institutuko ikasle eta irakasleek ere, Euskararen Egunarekin egin dute bat. Hainbat ekintza egin dituzte goizean, besteak beste, laburmetrai emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute edo txapak egiteko aukera izan dute. Horrez gain baina, sketch, lelo eta esaera zaharren emotikonoen lehiaketa egin dute.

Lehiaketaren irabazleak, Asier Berasaluze eta Itsaso Perez izan dira. Berasaluzek, emotikonoz sorturiko esaera zaharren lehiaketa irabazi du, eta Perezek hotz ala bero, euskara egunero esaldiarekin, lelo onenaren saria lortu du.

Irabazleak Bergarako dendatan erabili ahal izateko 60 euroko bonoa lortu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak