Kultur ekintzaz beterik dator abendua

Iure Eizagirre 2013ko abe. 2a, 17:17

Hilero moduan, kultura programa aberatsa antolatu dute abendurako ere. Gainera, urteko azken hilabetea izanik, Gabonetako ekintzak ere izango dira. Atzoko Herrixa Dantzan emanaldiaren ostean, zine-klubak hartuko du testigua eta eguaztenean 81 amama emango dute Zabalotegi aretoan.

ilabetean zehar Cuando te encuentre eta Botilen hilerria ikusteko aukera ere egongo da hiru eurotan.

Egubakoitzean Balitzen hioa helduendako bertso-antzerkia egongo da Zabalotegin eta domekan, berriz, 8 urtetik gorako umeendako Amama, Anaren bidaia antzezlana. Oihulari Klownen Sex o no sex eta haurrendako Hansel eta Gretel txokolatezko etxean ere eskainiko dute abenduan. Eta ezin aipatu gabe utzi abenduaren 28ko Debagoieneko Tobera. Udal pilotalekuan izango da 19:00etatik aurrera.

Gabonak

Etxe barruko zereginez gain, Gabonak kultura eskaintza zabalarekin helduko dira Bergarara. Abenduaren 20an, esaterako, Musika Eskolak Gabonetako kontzertua emango du Udal pilotalekuan eta egun bat beranduago Udal Musika Bandaren emanaldia izango da leku berean.

Olentzero herriko kaleetan ibiliko da abenduaren 24ean, kalejira egingo du-eta udal biltegitik abiatuta. Gabon kantak ere abestuko dituzte San Martin plazan. Kirol eskaintza eta haurrendako tailerrak ere izango dira.

Gabonetako jolas parkea 12 urte arte

Urtarrilaren 2tik 4ra Gabonetako jolas parkea egongo da eta aurten, 8 eta 12 urte artekoendako eskaintza ere izango du. Jolas parkea txikiagoendako izan da orain arte eta Gazte Txokoak helduagoendako ekintzak prestatu izan ditu, ondorioz ez zegoen ezer adin tarte horretarako; aurten zezen mekanikoaz, wii-az eta abarrez gozatuko dute Aranzadiko gimnasioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak