Eguena da Udalaren bi behorrak erosteko eskaintza egiteko azken eguna

Iure Eizagirre 2013ko abe. 2a, 19:00

Bergarako Udalak bi behor ditu salmentan eta eguenean amaituko da hauengatik eskaintzak aurkezteko epea. Proposamenak 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Udaleko Erregistroan eta ordu erdi beranduago zabalduko dira.

Eskaintza ekonomiko altuena egiten duenari egingo zaio adjudikazioa. Proposamena egiteko ezinbestekoa da herrian erroldatuta egotea edo bertan lurrak izatea, berdin du jabetzan edo alokairuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak