Ideia lehiaketan bozkatzeko aukera dute herritarrek

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko abe. 2a, 13:50

Udalak antolatutako Ideia Zaparrada lehiaketa aurrera doa. Lanak aukezteko epea bukatu da eta orain herritarrek ideia eta proiektu onena bozkatzeko aukera izango dute. Hain zuzen, abenduaren 10etik 17ra baloratu ahal izango dituzte aurkeztutako lanak 'www.bergara.net' webgunean edo osoko bilkuren aretoan.

Urriaren 21era arteko epea izan dute herritarrek euren proiektu eta ideaiak aurkeztuta lehiaketan parte hartzeko. Guztira, 15 proiektu eta 6 ideia izan dira lehiaketan parte hartu dutenak eta orain ideia eta proiektuak baloratzeko txanda heldu da. Aurkeztutako ideia eta proiektuek bi balorazio mota izango dute:

  • Alde batetik Udal ordezkariekin osatutako epaimahai batek egindakoa eta balorazio orokorraren %50 balioko du. Balorazio hori dagoeneko eginda dago, baina isilpean mantenduko da herritarren bozkak bukatu arte.
  • Bestetik, herritarrek egindakoa: balorazio orokorraren %50 izango da.

Balorazio horiek erabat anonimoak dira. Epaimahaiak dagoeneko balorazioa egina dauka, orain herritarren txanda da. Herritarrek proiektu eta ideiak abenduaren 10etik 17ra baloratu ahal izango dituzte. Horretarako bi modu egongo dira eta herritar bakoitzak bozka bakarra eman ahal izango du:

  • www.bergara.net web orriaren bitartez: bozka bertan eman daiteke. Hauxe da modurik erosoena.
  • Udaletxeko pleno aretora joanda.

Sariak egongo dira bozkatzen dutenendako

Bozka ematen duten herritarren artean ondorengo sariak zozketatuko dira:

  • Bergarako denden artean gastatu ahal izateko 150€-ko bonoa.
  • Bergarako jatetxe batean gastatu ahal izateko 100€-ko bonoa.
  • Agorrosin Kirol gunerako urte osoko bonoa.

Sari banaketa abenduaren 23an izango da, 19:00etan osoko bilkuren aretoan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak