Epe laburreko ikastaroak martxan daude Agorrosinen

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko abe. 2a, 10:28

Bizkarrezurreko minak saihesteko eta erditze osteko gimnasietako teknikak landuko dituzte asteon hasiko diren ikastaro banatan. Epe laburreko ikastaroak antolatzeko erronka hartu dute, "jendeak kirola egiteko denborarik ez duelako". Hala, oinarrizko teknikak irakatsiko dituzte.

Iraupen laburreko hainbat ikastaro antolatu dituzte Agorrosinen; asteon horietariko bi hasiko dira, bizkarreko minak saihestekoa bata –abenduak 2, 4, 9 eta 11,–, eta erditzeko osteko gimnasiena, bestea –abenduak 3,5, 10 eta 12.

Bakoitzak lau ordutako iraupena izango du, ordubete eskola bakoitzeko. Eta Unai Asurmendik aurtengo apustuetariko bat dela azaldu du: "Inkestei begiratuta, jendeak kirola ez egitearen arrazoietariko  bat denbora falta da. Horregatik, ezagutza minimo bat jasotzeko ikastaroak antolatu ditugu, gero norberak ikusiko du zer egin".

Oinarrizko ariketak

Bi ikastaroak Junkal Zubizarretak emango ditu, kirol aholkulari zerbitzuko arduradunak. Eta bizkarreko minak ekiditeko, besteak beste, luzatze-ariketak eta irakatsiko dituztela eman dute aditzera. Bestetik, erditze osteko gimnasien harira, zoru pelbikoa eta sabeleko giharrak indartzeko ariketetan eta tekniken oinarrituko dira, ariketa hipopresiboak baliatuz, esaterako. Biak 19:30ean hasiko dira.

Eta etorkizunean irupen laburreko beste ikastaro batzuk antolatu gura dituzte: jolas tradizionalak zein txirrindularitza ardatz dutenak, esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak