Hanka Labankako hiru kidek podiuma egin zuten Basauriko lasterketan

Leire Kortabarria 2013ko abe. 1a, 20:09

Azaroaren 30ean, abiadurazko patinen lasterketa  izan zen  Basauriko kiroldegian, eta master kategoriako patinatzaileek Euskadiko ligan parte hartu zuten. Hanka Labanka taldeko bost kidek hartu zuten parte, eta hiru podiumera igo ziren.

Indoor lasterketa izan zen zapatuan Basaurin, 80 metroko zirkuitu batean birak ematea, eta master, senior eta gazte kategoriek parte hartu zuten.

Hanka Labankako bost kidek parte hartu zuten proban: Bergaratik Jose Luis Gallastegik (master 50) eta Jon Ander Egañak (master 40) eta Aramaiotik Ainhoa Oiangurenek eta Oihan Bideburuk (gazte kategorian) eta Agustin Oiangurenek (master 40).

Podiumera igo ziren horietatik hiru: Jose Luis 3. izan zen master 50ko kategorian; Oihan gazte kategoriako lehena izan zen;  eta Ainhoa, gazte kategoriako bigarrena.

Azkenik, patin taldeak ere sailkatu zituzten eta Hanka Labanka taldea laugarren sailkatu zen Euskadi ligako txapelketan. Liga  sei probatan egin da, horien artean, Gasteizko Euskadiko txapelketa (10 km 400 metroko zirkuituan), Martin Fiz maratoia (42 km), Derioko proba (10 km), Donostia-Behobia (20 km) eta Basauriko indoor lasterketa.

Taldeen sailkapena, Euskadiko master kategorian 2013 azken proba eta gero, hau izan da:

1.       Donostiroller
2.       Basroller
3.       Marianista Gasteiz
4.       Hanka Labanka
5.       Roller Bilbao
6.       Elurra K.E.
7.       Bera-bera
8.       Club deportivo aurrera de Vitoria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak