2013-2014 denboraldian 87 igerilari ariko dira. Urrian hasi eta uztailean bukatuko da denboraldia. Bergaran hiru txapelketa antolatuko dituzte: urtarrilaren 9an, otsailaren 1ean eta martxoaren 29an. Otsailekoa Gipuzkoako txapelketa izango da; beste bi txapelketetan inguruko klubek hartuko dute parte. Udan, bestalde, kostako herrietan antolatzen diren igeri zeharkaldietan hartuko dute parte Bergarako Igeri Elkartekoek.
Argazki ofizialaren ostean, mahaiaren bueltan batu ziren igerilari, entrenatzaile, guraso eta familiartekoak, 111 lagun guztira, Agorrosingo Kirol Guneko jatetxean.