Maitane Arizabaleta Jarduneko arduradunak adierazitakoaren arabera, "liburu asko trukatu dira. Guztiok ditugu etxean, apal gainean liburu asko hautsa hartzen, ba truke honekin, berriak irakurtzeko aukera ematen dugu" eta nola ez, euskaraz. Aurtengoa ere edizio arrakastasua izan da, herritar ugari hurbildu baita Munibe plazan kokaturiko Mokolo Azokako postura.
Trukatzeko liburuetaz gain, Amodiozko gutunen bildumak izan dituzte salgai, gogora ekarriz, "aurtengo lehiaketa martxan" dagoela eta poliki poliki amodioz beteriko historioak kontatzen dituzten testigantzak bidaltzen hasteko ordua ere badela gogora ekarri zuen Arizabaletak.