Mokolo egun euritsua, baina ekintza eta umore onez betea

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 1a, 13:14

Azken hiru urtetako ohiturari jarraiki, Mokolo eguna ospatu zuten herrian. Urte honetan baina, egun bateko kontua izan beharrean, aste guztian egon da ze egin eta zer ikusi. Baina zapatukoa izan zen egun handia.

Goizean Mokolo Azoka ospatu zuten Munibe plazan. Bertan, herriko artisauen produktuak ikusi,erosi eta probatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Denetarik zegoen bertan, erropak, belarritakoak, pastelak...

San Martin plazan, aldi berean, Beart elkarteko neska-mutilek mural bat margotu zuten, Mokolo Eguna ospatzeko asmoz.

Eguradian, poteoaren ostean, bazkaria ospatu zuten Seminarioko karpan. Bertan, entsalada eta paella jan zuten animoso bertaratutakoek. Arratsaldean, Elektrotxarangarekin kalejira egin eta gorputza berotzeari ekin zioten. Egun eta asteari amaiera borobila emateko, kontzertu bikainaz disfrutatu zuten herritarrek Emon eta Skasti taldeekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak