Mankomunitateak antolatzen duen Jardunaldi Gastronomikoen barruan kokaturiko ekintza izan da gaurkoa. Hiru urte daramate, data hauen inguruan, euren lana erakutsi, dastatzeko eman eta herritarrei erosteko aukera ematen. Gaur iluntzean, jende asko hurbildu da, izan ere, egindako eguraldi kaskarraren ondorioz, gustura hartzen da txokolate beroa...
Gozogileen esanetan, herritarrek "oso gustura hartzen dute ekimen hau eta guk gure lana erakusten diegu, dastatu egiten dute eta gero, erosterik ere badute, nahi badute behintzat". Erreilenoak eta tostoiak, Bergarako herriaren sinboloa dira eta oso preziatuak gainera.