Bergarak liderra menderatu du

Ane Miren Etxeberria 2013ko abe. 1a, 20:37

Partidu gogorra izan bada ere, azkenengo minutuan eta hamar jokalariz, Bergarak garaipena lortu du Agorrosinen.

Liderraren aurkako partidu zaila izan da. Bergararrak, gogor eta indartsu atera dira eta lehenengo minutua bete aurretik gola sartu eta markagailuan aurreratu dira. Lehen zatiko lehen ordu laurdenean, mahoneroak izan dira baloia mugitu eta arrrisku gehien sortarazi dutenak. Baina gero gauzak aldatzen joan dira. Tolosa, liderra da eta erakutsi du bai, zer egiteko gai den. Orekatu samarra izan bada ere lehen zatia, Tolosak, pilak martxan jarri eta arrisku handiko jokaldi asko egin ditu, eta halako batean etrori da tolosarren gola. Lehen zatiaren erdialdera etorri da gola.

Banakoa markagailuan eta partidua orekatu da, lehenengo etxekoek aukerak eta ondoren tolosarrek. Horrela joan da denbora aurrera, bataren jokaldi polit eta bestearen arrisku handiko jokaldiekin.

Lehen zatia amaitu aurretik baina tolosarrek bigarrena sartu dute jokaldi polit baten ondoren. Lan eta lan aritu dira minutu askotan eta fruitua izan du azkenean. Lehen zatia beraz, 1 eta 2koarekin amaitu da.

Bigarren zati zirraragarria

Bigarren zatian, etxekoak gogotsu aritu dira nahiz eta galtzen joan. Aukera asko izan dituzte baina ezin aprobetxatu. Tolosako jokalariak ere fin aritu dira, baina zelaiak ez zuen askotarako ematen. Baloi guztiak ezin mugituta aritu dira, belarra oso bustia zegoen, lokatz asko, jokalariak behin baino gehiagotan estropozu egin dute, jolasteko ez zegoen oso egoki.

Partidua aurrera joan ahala, epaileak ere protagonismoa izan du, izan ere txartel hori nahikotxo atera dituelako eta baita gorria ere. Bergarako atezainak ikusi du txartel gorria. Jokaldi baten ondoren, atezainak baloia ateratzera joan da bere areatik, baina antza baloia botatzera joan, lurrean geratu zaio botea eman gabe eta eskuetan hartu du. Zelaiaren egoera traketsa dela medio ezin izan dio botea eman eta protestaren ondorioz, kaleratua izan da atezaina.

10 jokalarirekin aritu badira ere, etxekoek ez dute amore eman eta binakoaren bila atera dira eta lortu ere. Azkenengo 5 minutuetan etxekoek bi gol sartu dituzte eta azkenean 3 eta 2koarekin amaitu da partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak