Gaurkoan, autokabana zaleek hainbat ekintza burutu dituzte Mokolo eguna dela ere aprobetxatuz. Euskal Herriko toki desberdinetatik etorritako zaleek, Kartzela Zaharra eta San Pedro parrokia hobeto ezagutzeko parada izan dute, baina baita, herriko artisauen produktuak eta herriko jai giroa.
Hilean behin elkartzen omen dira etxea gainean daramaten pertsona hauek, eta Bergaran pozik eta gustura ibili direla adierazi dute, nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu. Domeka eguardi aldera berriz ere euren etxera bueltatuko dira.