Napoka Iria Zabalotegin, euskararen aldeko ospakizunetan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko aza. 30a, 18:21

Argitaratu berri duen Arnasten ikasteko berriz diskoa ekarri zuen atzo Eibarko Napoka Iria bikoteak, Bergarako Zabalotegi aretora. Bikotearen ezaugarriei eutsiz, emanaldi intimista eta gozoa egin zuen, lan berria oinarri hartuta; aurreko diskoaren bide beretik doan arren, oraingoak, ahotsak eta melodia konplexuagoak dituela erakutsi zuten atzo. Euskarararen Egunaren harira antolatutako egitaraua zabalaren printza bat izan zen, bada, atzoko kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak