'Flashmob' erraldoia euskararen alde gaur, zapatua Bergaran

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko aza. 29a, 11:49

Bergarako Udalak, Jardun euskara elkarteak eta Goienak elkarlanean, Euskararen Egunaren harira ekitaldi ugari antolatu dituzte. Zapatuan izango da aurrenekoa; hain zuzen ere, Kantari 'flashmob' erraldoia egingo dute udal pilotalekuan, 18:00etan hasita. Kantariko Bergarako partaideak arituko dira, baina antolatzaileek espero dute "beste jende mordoxka bat ere batzea". Ostean, gainera, DJ festa egongo da pilotalekuan bertan.

Gazteak eta musika oinarri izango du, beraz, biharko flashmoob-ak. "Aurten Kantarin parte hartzen diharduten 120 neska-mutilei egin zaie dei bertan parte hartu dezaten, baina gainera, ikastetxeen bidez 8 eta 12 urte  bitarteko gaztetxo guztiak gonbidatu ditugu flashboob-a egiten lagun dezaten, nahiz eta Kantarin agertu ez". Hala eman du aditzera Amaia Txintxurreta saioaren gidariak.

Hiru kanturen koreografiak egingo dituzte: Kantari, Euskaraz bizi nahi dut eta Udarako gau luzeak. Guztiak, http://blogak.goiena.net/kantari/ helbidean aurkituko ahal dira.

Eta flashmoob erraldoiaren ostean, Amaia Txintxurretarekin berarekin DJ festa egingo da. "Euskarazko kantuak ipiniko ditugu eta jendeak ere eskatu ahal izango ditu abestiak".

Egitarau osoa

Dena dela, zapatukoa Euskaren Egunari sarrera egingo dion aurreneko ekimena izango da, beste ekitaldi batzuk ere antolatu baitituzte:

Azaroak 29

  • 19:00 Kantu jira, San Martin plazatik irtenda.
  • 22:00 Napoka Iria taldearen kontzertua, Zabalotegi aretoan. Sarrera zortzi euro

Abenduak 3: Euskararen eguna

  • 19:30 Kirola euskaraz ekitaldia, Agorrosinen.

Sarrera: Kirolaren garrantzia euskararen ikuspegitik eta kirola euskaratzeko proiektuen barri ematea.

Tertulia. Partaideak:

Markel Irizar, Trek taldeko txirrindularia.

Jagoba Arrasate, Realeko entrenatzailea.

Igor Arenaza, UDAko Kirol zuzendaria eta Eskua proiektuaren bultzatzailea.

Eskertze-ekitaldia, kirol entrenamenduak euskalduntzeko egitasmoan parte hartzen duten taldeei.

Abenduak 4

  • 20:00 81 amama zine-emanaldia, Zabalotegi aretoan. Sarrera hiru euro.

Abenduak 6

  • 19:00 Balitzen hioa antzezlana, Zabalotegi aretoan. Sarrera zortzi euro.

Astean zehar Agorrosingo ikastaroetako musika euskarazkoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak