'Historia edo mitoa?' hitzaldiak, 1808-1813 erakusketari jarriko dio ahotsa Bergaran

Eñaut Abarrategi 2013ko aza. 26a, 19:10

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren Bake-ituna proiektuaren diskurtso historikoa lurraldera zabaltzeko helburua duen 1808-1813 Inbasio Napoleonikoak erakusketa ibiltaria Irunen eta Tolosan egon ondoren, urtarrilean Bergarara iritsiko da.Erakusketa ibiltari horri ahotsa emateko, herri horietako bakoitzean hitzaldi bat antolatu da.

Margaret Bullen, Mertxe Tranche eta Xabier Kerexetak emango dute hitzaldia Bergaran urtarrilak 15ean, 19:00etan. Tokia oraindik ere zehazteke dago. Saio bakoitzak begirada bat eskainiko nahi dio gure herriko historiari, tradizioen eratzeko moduari buruzko hausnarketa denon artean egiteko. Halaber, kritika egiteko gure eguneroko bizitza nahiz gure jaiak antolatzen dituzten ohitura, erritual eta jai esparruetan gainditzen diren menderatze ereduei.

Hala azaldu dute gaur goizean Garazi Lopez de Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak; Santi Eraso, Bake Itunaren arduradunak eta Mertxe Tranche ikertzaileak.Lopez de Etxezarretak esan duenez, "testuinguru horien barruan sortzen diren gatazkek agerian uzten dute boterea lor dezaketen taldeak aukeratzen dituzten hegemoniak daudela".

Mintegi honekin bilatu nahi dena da zergatik emakumeak gobernu praktiketatik kanpo uzten diren beti (eta beste edozein talde ahul), botere menderatzaile horren ordez beste eredu bat sortu ahal izateko.

Jarduera hau "Ekintza eta pentsamendua: indarkeria sexista apurtuz" izenburuko mintegiari lotuta dago, non Beatriz Preciado filosofoaren figura ardatz nagusi izan zen. Bigarren topaketa honek beste eztabaidabide batzuk irekiko dizkigu, gaur egungo egoeratik abiatuta gure iraganari buruzko hausnarketa egiten jarraitzeko eta, horrela, beste bizimodu batzuk eraiki ahal izateko.

Hizlariak

Margaret Bullen, Filologia Hispaniko eta Frantseseko lizentziatua, Gizarte Antropologian doktorea eta EHUko irakaslea eta, halaber, Farapi, Consultoría de Antropología Aplicada aholkularitza enpresaren bazkide fundatzailea.

Mertxe Tranche, Zuzenbidean lizentziatua, ikertzailea, eta emakumeen literaturan aditua. Militante feminista eta BAEko kide izandakoa.

Xabier Kerexeta Erro, Historian lizentziatua, berdintasuneko masterra, eta museo historikoetnografiko desberdinetan kolaboratzaile gisa aritzen dena (Zumalakarregi Museoa, Baionako Euskal Museoa, San Telmo Museoa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak