Ongi etorria emateko egindako bertsoa:
Gaztetxea ta Jardunen baitan
zabaldu nahi da berria
bertso eskola jator batekin
piztu nahi dela herria
bi astetik behin asteazkenez
iluntzeetan jarria
gaztea, zaharra, on-ona, txarra
marroia edo gorria
baldintza gabe izango zara
gurean ongi etorria