Sarrerak 10 eurotik hasita daude salgai, eta Baskoniaren denda ofizialean eta Pikuperen bulegoetan erosi daitezke: www.baskonia.com eta www.pikupe.com.
1994. urtean Principal Antzokian Miserableak egin zutenetik, Pikupe Produkzioek ez dute beste musikalik eraman Gasteizera. Oraingoan Buesa Arena aukeratu dute, eszenatoki handia behar dutelako eta akustika oso ona duelako: "2012 urtean pabiloia handitzeko lanak egin eta kupula kendu ostean, akustika oso ona dauka", adierazi dute.
Donostiako Kursaalen izandakoa da Peter Pan-en esperientziarik berriena. Urtarrilaren 3an Iruñeko Baluarten izango da.