Kantariko Bergarako saioak emititzen hasiko gara gaur

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko aza. 26a, 11:16

Gaur, martitzena, estreinatuko dugu Bergaran grabatutako Kantariko lehen saioa 19:35ean Goiena telebistan eta saio hori errepikatuko dugu hurrengo egunean, hau da, eguaztenean, 13:05ean. Eguenean, berriz, bigarren saioa estreinatuko dugu 19:40ean eta errepikatuko dugu egubakoitzean 13:05ean. Bi saio horiek jarraian emitituko ditugu baita ere asteburuan; zapatuan 10:00etan eta 16:00etan eta domekan 13:00etan eta 19:00etan. Bergaran grabatutako azken saioa abenduaren 19an estreinatuko dugu.

Kantari karaoke ikuskizunean Aretxabaleta eta Eskoriatzako artista gazteak kantuan eta dantzan ikusi ostean, Kantari herriz mugitu da eta aste honetatik aurrera Bergaran grabatutako saioak erakutsiko dizkizuegu Goiena telebistan.

Saio bakoitzaren estreinu eguna

Saioak martitzen eta eguenetan estreinatuko ditugu Goiena telebistan 19:35 inguruan. Hauek dira saioen estreinu egunak:

- Bergarako 1. saioa, azaroaren 26an.

- Bergarako 2. saioa, azaroaren 28an.

- Bergarako 3. saioa, abenduaren 10ean.

- Bergarako 4. saioa, abenduaren 12an.

- Bergarako 5. saioa, abenduaren 17an.

- Bergarako 6. saioa, abenduaren 19an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak