Bi ikastaro antolatu ditu Bergarako Udal kirol zerbitzuak abendura begira. Bata erditze osteko gimnasia ikastaroa izango da, abenduaren 3an, 5ean, 10ean eta 12an. Zoru pelbikoa eta sabeleko giharreak nola indartu erakutsiko dute. Bestalde, bizkarreko minak saihesteko ikastaroa emango dute, abenduaren 2an, 4an, 9an eta 11n. 17 euro ordaindu beharko dituzte Agorrosineko bazkideek, eta ez bazkideek, 22,6 euro. Izen-ematea azaroaren 28an amaituko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.