Miguel Gonzalez Bastida izan du gogoan Bergarako Musika Bandak

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko aza. 24a, 19:58

Santa Zeziliako kontzertuan haren obrak jo dituzte eguerdian eta udal pilotalekua bete egin da.

Santa Zeziliaren ospakizuna Miguel Gonzalez Bastida zuzendari eta konposatzailea zena gogoan izateko baliatu du Bergarako Udal Musika Bandak eguerdian.

Musika Bandako zuzendariak, Alfredo Gonzalez Chirlaquek, –berriki hil den Gonzalez Bastidaren semeak–  ederto aukeratu du, ohi bezala, emanaldiko errepertorioa aita omenduz: sei obra jo dituzte eta horietako hiru aita zuenak konposatutakoak izan ziren.

Hain zuzen, Miguel Gonzalez Bastidak sortutako Campo de Rosas pasodoble dotore eta alaiarekin ireki du kontzertua musika bandak. F. Hérold-en Zampa eta Star Wars Saga-ren doinuaren ondoren, Gonzalez Bastidak konposatutako bigarrena jo dute, El metronomo de Maelzel fantasia, zehazki. Horri, Alfredo Gonzalez Chirlaqueren Kalez kale musikaz doinu alaiak jarraitu dio eta bukatzeko –esku-programan jasota egon ez arren–, Gonzalez Bastidak Pertxa elkarte gastronomikoarendako konposatutako martxa jo dute. Oso martxa ezaguna da herrian, eta udal pilotalekua bete duten herritarrek esku-zartaka jarraitu dute.

Emanaldiaren ondoren musika bandako kideek Pertxa elkartean bazkaldu dute Santa Zezilia ospatzeko.

Gabonetako kontzertua

Gabonetako kontzertuan ere izango dute gogoan Miguel Gonzalez Bastida: amaierako tutti-an hark konposatutako Estampas Navideñas obra interpretatutako dute aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak