Osasun arloko ikastaroak Agorrosinen Abenduan

Eñaut Abarrategi 2013ko aza. 22a, 16:37

Udaleko kirol zerbitzuaren helburua Bergara herri aktiboa izatea da. Ondorioz, osasun arloko ikastaroak antolatu ditu Bergarako Udal kirol zerbitzuak abendurako. Bi ikastaro izango dira, erditze osteko gimnasian ingurukoa eta bizkarreko mina nola saihesten den azalduko duena.

Ikastaro bakoitzak 4 saio izango ditu eta saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du. Erditze osteko gimnasiaren inguruko ikastaroak abenduaren 3,5,10 eta 12an izango dira, 19:30etatik 20:30etara. Bertan, zoru pelbikoa eta sabeleko giharrak nola indartu erakutsiko da. Honetaz aparte, gutxieneko ariketa batzuk ere emango dira norberak bere egunerokotasunean egiteko.

Bizkarreko mina saihesteko ikastaroak, abenduaren 2,4,9,11ean izango dira, 19:00etatik 20:30etara. Bertan, bizkarreko zutarri hori nola indartu eta min horiek nola saihestu erakutsiko da. Adituen ustetan, adin nagusiko 4 herritarretik batek bizkarreko mina pairatzen du.

Ikastaroen prezioak, 17 euro abonatuentzat eta 23 euro ez abonatuentzat izango dira. Izena emateko azken eguna Azaroaren 28a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak