Bandak Miguel Gonzalez Bastida gogoratuko du Santa Zezilia kontzertuan

Imanol Gallego 2013ko aza. 22a, 10:45

Domekako emanaldia urteko kontzertu klasikoena da. "Beti ospatu dugu Santa Zezilia musikarekin", dio Alfredo Gonzalez bandako zuzendariak.

Aurtengoa, baina, berezia izango da, emanaldian duela gutxi hil zen Gonzalez Bastida konpositorea gogora ekarriko dute-eta. "Haren bi obra joko ditugu", kontatu digu Gonzalez zuzendariak.

Emanaldia 12:30ean Udal Pilotalekuan izango da. 

Musikak eskolak ere bai

Herriko musikari gazteek ere ospatu dute Santa Zezilia. Haiek, baina, atzo aritu ziren herriko hainbat txokori musika jartzen. Eguraldi hotzari aurre egiteko, gainera, emanaldien ostean San Martin plazan txokolatea banatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak