Jagoba Arrasate eta Markel Irizar Bergaran Euskararen Egunean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko aza. 22a, 09:49

Debagoieneko euskara elkarteek eta Arrasateko euskalgintzakoek 'Euskarak 365 egun' kanpaina ipini dute martxan Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Eta tokian tokiko ekimenak ere egingo dituzte, tartean Bergaran abenduaren 3rako antolatu duten Kirola Euskaraz ekitaldia; bertan izango dira, besteak beste, Markel Irizar eta Jagoba Arrasate.

Jardunek, Bergarako Udalak eta Goiena Komunikazio taldeak elkarlanean antolatuta, hainbat ekimen eramango dira aurrerra Euskararen Eguna iritsi bitartean. Kirola Euskaraz da horietariko bat, eta txirrindulariarekin eta Realeko futbol entrenatzailearekin batera, UDAko kirol zuzendari Igor Arenazak ere hartuko du parte.

Kantari flashmooba

Antolatutako beste ekimenetariko bat azaroaren 30ean 18:00etan hasita Udal pilotalekuan egingo den Kantari Flashmooba dago. "Aurten Kantarin parte hartzen diharduten 120 neska-mutilei egin zaie dei bertan parte hartu dezaten, baina gainera, ikastetxeen bidez 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxo guztiak gonbidatu ditugu flashbooba egiten lagun dezaten, nahiz eta Kantarin agertu ez".

Kantari, Euskaraz bizi nahi dut eta Udarako gau luzeak abestien koreografiak ikasi beharko dituzte parte hartzaileek. Guztiak, http://blogak.goiena.net/kantari/helbidean aurkituko dituzte.

Horren ostean, Amaia Txintxurretarekin DJ festa egingo da. "Euskarazko kantuak ipiniko ditugu eta jendeak ere eskatu ahal izango ditu abestiak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak