Bergara Pass turismo bonoa aurkeztu du Bergarako Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 21a, 15:17

Turistei zuzendua, bost euroko prezioa du eta hainbat abantailaz eta deskontuz gozatzeko aukera emango du 72 orduan.

Azaroko azken aste bukaeran autokarabana topaketa egingo du Bergaran Sorbeltz elkarteak. Iaz oso gustura ibili ziren, eta aurten esperientzia errepikatzea erabaki dute. 30 bat autokarabana daude dagoeneko izena emanda.

Turismo mota ezberdinak bultzatu behar direla uste dute Bergaran, eta helburu horrekin Bergara Pass txartela aurkeztu dute gaur Juanje Amasorrain eta Leire Iruin udal zinegotziek. Europan oso hedatuta dagoen formula da. Bergarako kasuan ere turistei zuzenduta egongo da, bost euroko prezioa izango du, eta asteburuetako hiru egunetan hainbat abantailaz eta deskontuz gozatzeko aukera emango die bisitariei. Bergarako 35 komertziok hartu dute parte ekimenean. Txartela Agorrosin zein Labegaraietako kirolguneetan, Turismo bulegoan edo Agirrebeña tabernan eros daiteke. Informazio gida ere kaleratu du Bergarako Udalak. "Bergara Pass erosten duen bisitariak doan izango du urbanoa eta deskontuak izango ditu ekimenean parte hartu duten komertzioetan zein udal zerbitzu batzuetan", azaldu du Leire Iruin, zinegotziak.

Autokarabanendako gunea

Turismo mota berriak bultzatu beharra dagoela uste dute Bergaran, eta autokarabanen mundua da horietako bat. Zentzu horretan berrikuntzak egin dira Labegaraietako autokarabana gunean. Ura hartu eta botatzeko iturria hobetu egin dute. Harrera egiteko, bestalde, kartel berria ipini dute. Udal ordenantza, baliabide turistikoak eta intereseko telefonoak jasotzen dira bertan. Gunea, hain zuzen ere, Erabiltzaileen bikaintasunerako lehiaketarako aukeratu dute. "Euskal Herrian Bergarako gunea eta Nafarroako Cascante herrikoa aukeratu dituzte. "Albiste oso pozgarria da, izan ere, badakigu Bergarako gunea non dagoen. Ez dago itsasertzean ez baso zoragarri baten ondoan. Industrialde batean dago, eta ez genuen izendapena espero", esan du Juanje Amasorrain zinegotziak.

Imsersoko bidaiak

Sektore honetan ere emaitza onak lortzen ari dira Bergaran. Iaz hasi ziren Imsersoko bidaiak bultzatzen eta aurreikusten dute aurten bikoiztu egingo dela bisitari kopurua. 5.700 lagun espero dituzte hemendik eta hurrengo urteko irailera bitartean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak